Tix & Loy-rekin dantzatzera
A bailar con Tix y Loy abesti dibertigarria da, eta, rock erritmoan, dantzatzera eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzera gonbidatzen ditu haurrak, obesitatea prebenitzeko baliabide gisa.Soinuzko hezk…
Deskribapena
A bailar con Tix y Loy abesti dibertigarria da, eta, rock erritmoan, dantzatzera eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzera gonbidatzen ditu haurrak, obesitatea prebenitzeko baliabide gisa.
Soinuzko hezkuntza-baliabide hau lehen hezkuntzako ikasleekin jolasteko, dantzatzeko eta abesteko pentsatuta dago, aire zabalean edo gela zabal batean.
Tix eta Loy haurrak, Eroski Fundazioaren Energia para crecer izeneko elikadura osasuntsua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eskola-programa hezitzaileak sortuak, ikasleak motibatzeaz arduratzen dira.
Soinu proposamenak mugimendu xume batzuk jarraitzera gonbidatzen ditu txikiak, hala nola dantza egin eta eskuak elkarrekin altxatzera. Baina ikasleen autoestimua ere lantzen eta indartzen du, ilusioz mugitzera eta bizitzera bultzatzen baititu; bitartean, ariketa fisikoa egiten dute.
Lantzen dituen balioak
Obesitatea prebenitzea, jarduera fisiko osasungarriaren bidez.