Chef familia
Zer da Chef familia?
Chef Familia mahaiaren inguruan ikasteko, partekatzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko aukera paregabea da. Basque Culinary Centerrekin lankidetzan garatu da, eta GOe - Gastronomy Open Ecosystemen egiten da, BCCk Donostian duen gastronomia-berrikuntzako hub-ean. Sukaldari profesionalekin batera, 9 eta 12 urte bitarteko haurrek eta haien familiek menu goxo bat prestatu eta dastatuko dute, eta, aldi berean, zapore berriak, sukaldaritza-teknikak eta elikadura-ohitura osasuntsuak ezagutu ahal izango dituzte.
- Ohitura osasuntsuak modu praktiko eta dibertigarrian hartzea.
- Tokiko eta sasoiko produktuak baloratzen ikastea eta erosketa arduratsuagoa egitea.
- Agian oraindik ezagutzen ez ditugun zaporeak, osagaiak eta elikagaiak ezagutzea.
- Familian une berezi batez gozatzea, esperientzia bera partekatuz.
Zein da erronka?
Benetako sukaldaritza-talde bihurtzeko prestatzea. Profesionalek gidatuta, hainbat erronka gainditu beharko dituzue:
- Menu goxo bat prestatzea: barazki-gyozak, sasoiko arrain-gisatua eta intxaur-kremadun fruta-broxeta.
- Zuen trebetasunak praktikan jartzea.
- Elkarlanean aritzea, emaitzarik onena lortzeko.
Leku mugatuak tailer bakoitzean.
Izena emateko inprimakia
Saio bakoitzak 3 ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta 9 eta 12 urte bitarteko haur batek eta harekin doan pertsona heldu batek elkarrekin parte hartzeko diseinatuta dago.