Jarduera gastronomikoak eskola-ingurunean. Irakasleentzako ideia praktikoak
Ikasleekin batera antolatzeko eta egiteko ideia erabilgarriak eta tresna zehatzak.
Deskribapena
Gida honen helburua da irakasleei ideia erabilgarriak eta tresna zehatzak ematea, ikasleekin elikadura-ohitura osasungarriak garatzen lagunduko duten jarduera gastronomikoak antolatzeko eta egiteko.
Gidaren hasieran, eskola-ingurunean jarduera gastronomikoak antolatzeko ideia praktiko orokor batzuk ematen dira, eta prestakuntza-jarduera batzuk proposatzen dira.
Hurrengo atala elikagaien analisi sentsorialari buruzkoa da. Gaiari buruzko sarrera teoriko labur bat ematen da, eta ikasleak zaporeen eta elikagaien balorazio organoleptikoaren mundura hurbiltzeko jarduerak proposatzen dira.
Azkenik, sukaldaritza-errezeta batzuk proposatzen dira, ikasgelan egiteko, eta elikadura osasungarri eta zaporetsuaren ideiarekin lotutako jarduera osagarriak aipatzen dira beti.